EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Administrari-ofizialaren lanposturako izendapena onartu da

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Lehendakaritzaren 15/2026 Ebazpenaren bidez, Ane Arraras Arangoaren izendapena eta kontratazioa onartu dira, Mankomunitateko administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko.

Lanpostua C mailakoa da, lan-araubide finkokoa eta lanaldi osokoa. Izendapena hautaketa-prozesuan puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde egin da. 

Lanpostuaz jabetzea dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eginen da, eta horretarako azken eguna 2026ko azaroaren 16a izanen da.