EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

GIZARTERATZE PROGRAMA

Laguntzak, gizarteratzeko ibilbideak, baliabideen kudeaketa eta etorkinen harrera egiten dira, esku-hartzeak bizitzako une bakoitzeko beharretara egokituz, pertsonengan eta haien aukera guztietan arreta jarriz. 

 

Programan hainbat proiektu eta ekintza ditugu

 

  • LAN BABESTU PROIEKTUA  

  

Gizarte eta lan munduan sartzeko baliabidea den proiektu hau, lan egiteko adinean dauden pertsonei zuzendua dago, beti ere, gizartetik baztertuak eta/edo honen arriskuan dauden pertsonak  (Bolada luzeetan eta/edo behin eta berriro lanik ez dutenak; Lan merkatuan lanpostua eskuratzea edo hari eustea zailtasunak dituztenak; Beste baliabide ekonomikorik ez dutenak; krisi momentuan dauden pertsonak...)  

Parte hartzen duten pertsonekin akonpainamendu prozesua martxan jartzen da, haien egoeretara eta nahietara egokitutakoa.

Formakuntza ibilbideak, lan bilakaera, gaitasun laboralak landu, harremanetarako estrategia berriak sortu, motibazioa bultzatu... Hemen ikusgai zonaldean lan babestuko parteideek egindako hainbat lan. 

https://amezti.eus/ultzama/1728983301949-ihabengo-garbilekua-eraberritu-dute-lan-babestuko-kideek

Lan babestua 2025

Lan babestua 2026

  • PERTSONA MIGRATUAK

Zonaldeko talde zahurgarriekin lan egiten dugu, haien ahalduntzea bultzatzuz eta zonaldeko errealitate desberdinak ikustaraziz. 

Giza liburutegia

Emakume migrante sare bat sortzeko proiektua martxan jarri genuen berdintasun zerbitzua eta gizarteratze programaren artean. 

Emakume migrante sarea

 

 

948305353  hezitzailea1@gzultzamaldea.org