EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

BERDINTASUN ZERBITZUA

     Berdintasunerako bidearen diseinuaz, koordinazioaz, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen da. Horretarako 2017. urtean bigarren Berdintasun Plana (2017-2022) onartu zen.

Planean zehazten den bezala, berdnitasunerantz aurrera egiteko jarduerak lau eremuetan biltzen dira:

  1. TOKI GOBERNAMENDUA ETA GENERO-ZEHARKAKOTASUNA: Eremu honetan genero-ikuspegia toki-erakundean zeharka txertatzeko neurriak zehazten dira.
  2. EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA: Emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitzak lortze aldera neurriak garatzen dituen eremua da.
  3. ZAINTZA, ERANTZUNKIDETASUNA ETA EGINKIZUNAK BATERATZEA: Eremu honek herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko Zaintzaren Etika garatzeko eta emakumeek eta gizonek lana, familia eta norberaren bizitza erantzunkidetasunez bateratzeko neurriak biltzen ditu.
  4. EMAKUMEEN AHALDUNTZEA, PARTE HARTZE SOZIOPOLITIKOA ETA BALIOEN ALDAKETA: Ahalduntzearen bitartez emakumeen herritartasun osoa sustatzeko neurriak zehazten ditu, baita balioen aldaketarako rol eta estereotipoak deuseztatzekoak ere

ZENBAIT DATA ESANGURATSU:

Otsailak 11: Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Urriak 15: Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna
Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

 

  948/ 30 53 53               berdintasuna@gzultzamaldea.org