Kontsumoen prebentziorako tailerra Olaguen
Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak (aurrerantzean, Mankomunitatea) pribatutasun politikarako agiri hau prestatu du, Udalak berak datu pertsonalizatuez egiten dituen tratamenduen gainean interesa duen jende orori ahalik eta argibiderik zabalena emateko.
Argibide hau eskuratzen duen edonork ez badu informazioa ulertzen, aukeran du jotzea entitateak Datuak Babesteko duen ordezkariarengana dbd@gzultzamaldea.org bere datu pertsonalen tratamenduari dagozkion kontuak oro argitu diezazkion.
Gomendagarria da datu pertsonalak web galdetegien bidez edota udal-bulegoetan eskura daudenen bidez eman aurretik, erabiltzaileak Oinarrizko Argibidea arretaz irakurtzea, galdetegietan laburbildurik ageri baita. Erabiltzaileak edonoiz eskura ditzake argibide gehiago, pribatutasun politika honetara joz.
Erabiltzaileak inolako tramiterik egin nahi badu egoitza elektronikoaren bidez, bertan eskura dagoen Pribatutasun Politika izanen du irakurgai.
Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak . Helbidea: San Pedro, 8 bis 31191 Larraintzar (Nafarroa)
Telefonoa: 948 30 53 53
Harremanetarako helbidea: mssb@ultzama.es
Mankomunitateak hainbat xedetarako tratatzen ditu datu pertsonalak, Mankomunitateak berak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzarekin bat; tratamenduak tratamendu-jardueren erregistroan daude eskuragai (Pribatutasun Politika honen bukaeran).
Jarduera bakoitzean, tratamenduaren xedea adierazia dago.
Hona hemen webaren bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamenduen xedea:
Datuak lege-betebeharrak betetzeko tratatzen dira, betiere interes publikoaren alde egindako eginkizunak betetze aldera edo botere publikoak gauzatze aldera; halaber, kontratu bat gauzatze aldera edota baimenean oinarriturik; baimena, betiere, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.
Eskura duzu Mankomunitateak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokion lege-oinarria: tratamendu jardueren erregistroa.
Oro har, emandako datu pertsonalak gordeko dira datu horiek eskatzeko helburua betetzeko behar den bitartean; hala ere, Mankomunitatea artxiboei eta dokumentazioari buruzko foru araudiari dago lotuta, eta bereziki, ekainaren 14ko 51/2016 Foru Aginduari, hots, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandakoari, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituenari, hain zuzen.
Hona hemen kontsultagai tratamendu bakoitzari dagokion irizpidea datuak noiz arte gordetzeko: tratamendu jardueren erregistroa.
Oro har, datuak soilik jakinarazten dira lege-betebeharrik badago, baina beste datu jakinarazpen batzuk izan daitezke, tratamendu legitimoko beste kasu batzuetan oinarrituta. Kontsultagai dituzu Mankomunitateak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagozkion hartzaileak: tratamendu jardueren erregistroa.
Halaber, hirugarrenek izanen dituzte datu pertsonalak eskura, baldin eta Mankomunitateak haiekin kontratatzen badu datuen tratamendua dakarren zerbitzuren bat. Kasuotan, kontratu batean oinarriturik eginen da sarbidea. Kontratuak berme guztiak izanen ditu barne, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Oro har, Mankomunitateak tratatzen dituen datuak interesdunak berak emandakoak dira; hala ere, interesdunarengandik ez datozen beste datu tratamendu batzuk tratamendu jardueren erregistroan zehazturik daude.
Datuak Babesteko Ordezkaria (DPD) pertsona fisiko edo juridiko bat da eta eginkizun hauek ditu: araudia betetzen ari ote den gainbegiratzea; arduraduna aholkatzen du datu pertsonalen babesari dagokionez; eta oinarrizko eskubide hori betetzen dela bermatzea. Datuak Babesteko Ordezkariak ez du jarraibiderik jasotzen bere eginkizunen betekizunean eta sekretua edo konfidentzialtasuna gordetzera behartua dago.
Mankomunitateak Datuak Babesteko bere Ordezkaria izendatu du. Edonor jar daiteke harekin harremanetan datuak tratatzeari buruzko zalantzak argitzeko edota dagozkion eskubideak erabiltzeko edota arlo horri buruzko iradokizun nahiz erreklamazio oro egiteko. Interesdunak erreklamazioa egin dezake huraxe Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkeztu baino lehen. Kasu horretan, Datuak Babesteko Ordezkariak bi hilabeteko epean jakinaraziko dio interesdunari, huraxe jasotzen denetik aurrera, zer erabaki hartu den erreklamazioari buruz.
Mankomunitatearen helbidea erabili beharko da ordezkariarekin harremanetan jartzeko, dela helbide elektronikoz dbd@gzultzamaldea.org, dela posta arruntaz. Helbidea politika honen hasieran adierazia dago. (Datuak Babesteko Ordezkariarentzat).
Interesdunek eskubide hauek erabil ditzakete:
Interesdunek hainbat bide dituzte aurreko eskubideak erabiltzeko:
Erregistro hau argitara eman beharko da, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Legearen 6. artikuluarekin bat.
Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, aurrerantzean ARDURADUNA, webgunearen arduraduna den aldetik erabiltzaileen eskura jartzen du honako dokumentu hau Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11 34/2002 Legeak (GMEZL) º 166. BOEan ezarritako betebeharrak betetzeko eta webguneko erabiltzaileei webgunea erabiltzeko baldintzen berri emateko.
Webgunera sartzen den pertsona oro erabiltzaile bihurtuko da, eta, horrenbestez, hemen jasotako xedapenak eta aplikagarria den beste edozein xedapen legalek ezarritakoak hertsiki behatu eta betetzeko konpromisoa hartzen du.
Mankomunitateak webgunean ager daitekeen edozein informazio mota aldatzeko eskubidea izango du, eta ez du erabiltzaileei aurreabisurik emateko edo betebehar horiek jakinarazteko betebeharrik; izan ere, Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankankomunitatea(r)en webgunean argitaratzea nahikoa dela ulertzen da.
1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Domeinuaren izena: ugzm.eus
Izen soziala: Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
IFZ: P3137383J
Egoitza soziala: c/San Pedro, 8 bis 31191 Larraintzar
Telefono-zenbakia: 948 30 53 53
helbide elektronikoa: mssb@ultzama.es
2. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK
Webgunea, barne hartuta bere programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak, diseinuak, logoak, testua eta/edo grafikoak (horiek guztiak azalpenekoak dira baina ez murriztaileak) ARDURADUNAREN jabetzakoak dira, edo, hala badagokio, arduradunak autoreen lizentzia edo berariazko baimena du horiek erabiltzeko. Webguneko eduki guztiak behar bezala babesten ditu jabetza intelektual eta industrialari buruzko legeak, eta dagokien erregistro publikoetan erregistratuta daude.
Elementu horien guztien helburua gorabehera, elementu horien erreprodukzio osoa edo partziala egiteko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko edozein kasutan izango da aldez aurreko ARDURADUNAREN idatzizko baimena. Aldez aurretik baimena jaso egindako edozein erabilera, autorearen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen ez-betetze larritzat hartuko da.
Webgunean ager daitezkeen eta ARDURADUNARENAK ez diren diseinu, logo, testu eta/edo grafikoak beren jabeenak dira, eta horiek dira, hain zuzen, aipatutako elementuak erabiltzetik sor litekeen edozein gatazkaren arduradun. ARDURADUNAK bere berariazko baimena ematen du hirugarrenek webgunearen eduki zehatzak berrelbideratzeko, eta edozein kasutan, baita web orrialde nagusira berrelbideratzeko ere .
ARDURADUNAK onartu egiten dizkie beren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak beren titularrei, baina ez du web orrialdean horien gaineko eskubide edo betebeharrik dagoenik adierazi beharko, eta ez ditu bultzatuko, babestuko edo gomendatuko ere.
Jabetza intelektual edo industrialaren inguruko eskubideen ez-betetze posibleei edo webguneko edozein edukiri buruzko oharrak egiteko, honako helbide elektroniko hau erabil daiteke dbd.ultzamaldea.ogz@infolocal.org
3. ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA
ARDURADUNA webgunean argitaratutako informazioetatik etor litekeen edozein erantzukizunetik salbuetsita egongo da, baldin eta informazio hori manipulatua izan bada edo arduradunarekin zerikusirik ez duen hirugarren batek jarri badu.
ESTEKEN POLITIKA
Posible izango da webgunetik hirugarrenen web orrialdeetako edukietara berrelbideratzea. Aintzat hartuta ARDURADUNAK ezin dituela beti kontrolatu hirugarrenek bere webguneetan jar ditzakeen edukiak, ez du eduki horien gaineko erantzukizunik edukiko. Edozein kasutan, berehala kenduko da estatuko edo nazioarteko legeriaren aurka, moralaren aurka edo ordena publikoaren aurka doan edozein eduki. Horrez gain, berehala ezabatuko da berrelbideratzen hori webgunetik eta eduki hori eskumeneko agintariei jakinaraziko zaie.
Webgune hau berrikusia eta probatua izan da behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Printzipioz, webgunea behar bezala ibiliko dela berma daiteke 24 orduz urteko 365 egunetan. Hala ere, ARDURADUNAK ezin du programazio-errorerik edo ezinbesteko kasurik ez gertatuko ez direnik bermatu, besteak beste, hondamendi naturalak, grebak edo webgunera sartzea ezinezkoa egin lezaketen antzeko inguruabar gertatuko ez direnik.
IP helbideak
Webguneko zerbitzariek automatikoki hauteman dezakete erabiltzailearen IP helbidea eta domeinu-izena. IP helbidea ordenagailu bat Internetera konektatzerakoan automatikoki esleitutako zenbakia da. Informazio hori guztia jarduera-fitxategi batean erregistratzen da. Fitxategi horrek ondoren datu horiek orrialdeen inprimatze-kopuruei, web zerbitzariei egindako bisita-kopuruei, bisiten ordenari, irispide-puntuari, eta abarri buruzko neurketa estatistikoak egiteko helburuarekin prozesatzea ahalbidetzen du.
4. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Webgune honekin edo bertan egindako jarduerekin erlazionatutako eztabaida edo kontu oro ebazteko, Espainiako legeria izango da aplikagarria. Alderdiak legeri horren pean egongo dira, eta webgunearen erabileratik datozen eztabaida edo kontu oro ebazteko eskumena duten organoak Larraintzartik gertuen dauden epaitegi eta auzitegiak izango dira.