EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Osasun Etxearekin kolaboratu du “PCR zirkuitu” bat egiteko estalpe bat jarriz

Irailaren 29an Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko batzarrean Osasun Etxetik egindako eskaera bati erantzunez, osasun etxeko aparkalekuan pazienteei kotxetik aterarazi gabe PCR probak egiteko etxe bat instalatzea onartu zuen.

Ultzamako Osasun Eremuak barnebiltzen dituen udaletako (Ultzama, Basaburua, Odieta, Anue, Lantz) ordezkari guztiek hasieratik erakutsi zuten osasun etxearekin kolaboratzeko prestutasuna. Estalpearen instalazioa beharrezkoa den bitartean mantenduko da, eta kostua aipatutako 5 udalen artean banatuko da bakoitzak dituen biztanleen arabera.

Pazienteek zirkuitura zentru zibikoaren partetik sartu beharko dute.