EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Familia-langileen aldi baterako kontratazio-zerrenda osatzeko deialdia (euskara B2 ahozko maila)

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Etxez Etxeko Arreta Zerbitzurako familia-langileen aldi baterako kontratazio-zerrenda osatzeko deialdia egin du, bajak, oporraldiak eta antzeko egoerak ordezkatzeko.

Lanpostua D mailakoa da, lan-araubidekoa, eta euskarazko B2 ahozko maila eskatzen da. Hautaketa merezimenduen balorazioaren bidez eginen da, lan-esperientzia eta prestakuntza espezifikoa kontuan hartuta.

Eskaerak Mankomunitatean bertan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izanen dira, azaroaren 23ko 14:00ak arte.

Kontsultatu deialdiaren oinarriak eta eskaera-inprimakia.