EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Administrari-ofizialaren lanposturako merezimenduen balorazioa argitaratu da

Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak argitara eman du administrari-ofizialaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoaren araubidean betetzeko deialdiko lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa.

Epaimahai Kalifikatzaileak oposizio-faseko bi ariketak gainditu dituzten izangaiek alegatutako merezimenduak baloratu ditu, esperientzia eta prestakuntza kontuan hartuta.

Puntuazioak argitaratzen direnetik, bost egun balioduneko epea ireki da merezimenduen balorazioari buruzko erreklamazioak aurkezteko.

Epe hori amaitu eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, lehiaketa-faseko puntuazioak argitaratuko dira. Puntuazio horiek oposizio-fasean lortutakoei gehituko zaizkie, oposizio-lehiaketako guztizko puntuazioa zehazteko.

Kontsultatu berri honetan aurkituko duzun PDFan akta osoa eta lortutako puntuazioak.