EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Tailerra "Zaintzaileentzako zaintza"

Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak «Zaintzaileentzako zaintza» tailerra antolatu du. Zaintzaileei zuzendutako espazio hurbil eta konfiantzazkoa izanen da, esperientziak partekatzeko, lagunduta sentitzeko eta eguneroko zaintzarako nahiz norberaren ongizaterako tresna errazak eskuratzeko.

Tailerra Saraí Aquerretak (PsiSostenerTe) emanen du eta lau saio izanen ditu: irailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, ostegunez, 16:30etik 18:30era, Larraintzarko Gizarte Etxean. Saioak gaztelaniaz izanen dira.

Tailerrean egunerokotasunerako tresna praktikoak, akidura prebenitzeko eta ongizatea berreskuratzeko baliabideak eta norbere burua zaintzeko ideia errazak eskainiko dira, epaitua sentitu gabe esperientziak partekatzeko espazio batean.

Izen-ematea abuztuaren 30era arte egonen da zabalik, eta webgune honetan prestatatu dugun formularioaren bidez egin daiteke.

Jarduera Nafarroako Zainketen Aldeko Itunen esparruan diruz lagunduta dago, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin.