EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Administrari-ofizial lanposturako deialdiaren lehen ariketako alegazioen ebazpena argitaratu da

Ultzamaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofizial lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehen ariketari aurkeztutako alegazioak ebatzi ditu Epaimahai Kalifikatzaileak. Alegazio batzuk onartu ondoren, azterketa teorikoaren puntuazioak berrikusi dira, eta emaitza eguneratuak argitaratu dira. Berri honetan dagoen PDFan informazioa guztia hau ikusi daiteke. 

Interesa duten pertsonek bost egun balioduneko epea izanen dute alegazio berriak aurkezteko, bide telematikoaren bidez soilik. Era berean, jakinarazten da oposizioaren bigarren ariketa, izaera praktikokoa, 2026ko uztailaren 30ean, ostegunean, 09:00etan, eginen dela Ultzamako Larraintzarko Benta Gizarte Etxean. Lehen ariketa gainditu duten izangaiek baino ez dute parte hartu ahal izanen.