EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Administrari-ofizialaren lanposturako lehen ariketaren puntuazioak argitaratu dira

Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ezagutzera eman ditu administrari-ofizialaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoaren araubidean betetzeko deialdiko lehen ariketaren puntuazioak.

Proba teorikoa 2026ko ekainaren 23an egin zen, eta zuzenketa eta pliken irekiera publikoa egin ondoren, izangaiek lortutako kalifikazioak argitaratu dira

Emaitzak argitaratu ondoren, bost egun balioduneko epea ireki da alegazioak aurkezteko. Alegazioak bide telematikoaren bidez soilik aurkeztu ahal izanen dira.

Halaber, oposizioko bigarren ariketa, izaera praktikokoa, 2026ko uztailaren 24an eginen da, 09:00etan, Ultzamako “Venta de Larraintzar” gizarte etxearen egoitzan. Proba horretan lehen ariketa gainditu duten izangaiek bakarrik parte hartu ahal izanen dute.

PDF-etan berri honetan ematen den informazioa irakurri daiteke.