EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia-langileen aldi baterako kontratazio-poltsa osatzeko deialdia ireki du, euskararen betekizunik gabe

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia-langileen aldi baterako kontratazio-zerrenda osatzeko deialdi berria ireki du, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzurako (EELZ). Helburua da zerbitzuko langileen bajak, oporrak eta antzeko aldi baterako beharrak estaltzeko langileak izatea.

Deialdi honetan ez da beharrezkoa euskararen ezagutza egiaztatzea. Hala ere, izangaiek lanposturako eskatzen den titulazioa izan beharko dute, B1 gidabaimena eduki beharko dute eta oinarrietan ezarritako gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

Hautaketa merezimenduen balorazioaren bidez eginen da, eta lanpostuarekin lotutako lan-esperientzia eta berariazko prestakuntza hartuko dira kontuan. Gehienez 20 puntu lortu ahal izanen dira.

Eskabideak aurrez aurre edo modu telematikoan aurkeztu ahal izanen dira 2026ko ekainaren 10eko, asteazkeneko, 14:00ak arte.