EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak euskaradun familia-langileen aldi baterako kontratazio-poltsa osatzeko deialdia ireki du

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia-langileen aldi baterako kontratazio-zerrenda osatzeko deialdia ireki du, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzurako (EELZ). Helburua da zerbitzuko langileen bajak, oporrak eta antzeko egoerak estaltzeko langileak izatea.

Izangaiek lanposturako eskatzen den titulazioa izan beharko dute, B1 gidabaimena eduki beharko dute eta euskararen B2 ahozko maila egiaztatu edo dagokion maila-proba gainditu beharko dute.

Hautaketa merezimenduen balorazioaren bidez eginen da, gehienez 20 punturekin, lan-esperientzia eta berariazko prestakuntza kontuan hartuta.

Eskabideak aurrez aurre edo modu telematikoan aurkeztu ahal izanen dira 2026ko ekainaren 10eko, asteazkeneko, 14:00ak arte.