EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Pantailen erabilerari buruzko hitzaldia izanen da Larraintzarren gurasoentzat

Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak pantailen erabilerari buruzko hitzaldia antolatu du gurasoei zuzenduta, Angiru zentroaren laguntzarekin.

Saioan etxean pantailen erabilerarekin lotuta sortzen diren egoerak eta gatazkak landuko dira, eta familiei egunerokoan lagungarri izan daitezkeen tresna eta hausnarketak eskainiko zaizkie.

Hitzaldia ekainaren 2an izanen da, 17:00etan, Larraintzarko eskolan.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 30a baino lehen eman beharko dute izena hemen