EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

“Zainketak Ultzamaldean” laburmetraiaren aurkezpen ekitaldia otsailaren 26ean izango da.

Otsailaren 26ean, osteguna, 18:00etan Larraintzarko Gizarte Etxeko areto nagusian, 2025ean Zainketen Aldeko Itunaren baitan sortutako laburmetraia aurkeztuko da.

Bertan, Ultzamaldean zaintza arloan lanean dabiltzan langile desberdinek parte hartu dute eta baita haien zerbitzuak jasotzen dituzten bizilagun batzuk ere.

Ultzamaldea (Anue, Atetz, Basaburua, Lantz, Odieta eta Ultzama osatzen duten eremua) landa eremua izanik, biztanleriaren batez besteko adina geroz eta altuagoa da. Ondorioz, zaintza behar geroz eta gehiago dago.

13 minutuko iraupena duen laburmetraia hau egitearen helburua, gaur egun eremu honetan aurrera eramaten diren zaintza lanak balioan jartzea izan da, hauen garrantzia ikusaraziz eta zaintza langileen lana aitortuaz.

Laburmetraia ostegunean aurkeztuko da eta ekitaldira grabaketan parte hartu duten bizilagunak zein langileak bertaratuko dira. Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak emango dio irekiera ekitaldiari, partehartzaileei eskertza adierazi eta askari batekin amaituko da. Ekitaldia, lehenengo aurkezpena izango den arren, datozen hilabeteetan Ultzamaldea osatzen duten gainontzeko bailaretara eramango da laburmetraiaren aurkezpena.

Egitasmo hau Nafarroko Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin eraman da aurrera eta Ultzamaldeko Zainketen Aldeko Itunaren programaren barruan kokatzen da.