EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Ongizate emozionala hobetzen. Zure buruarekin hobeto sentiarazten eta antsietatea kudeatzen lagunduko dizuten 10 gako

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik, jakitun gara daramagun bizitza erritmoak gure burua zaintzeko tarteak hartzea zaila egiten duela, baina osasuna egunerokoan zaindu beharreko kontua da. Horregatik, egunerokoan  osasuna zaintzen lagundu nahi dizugu “ONGIZATE EMOZIONALA HOBETZEN” kanpainaren bidez.

Ongizate emozionalak gure osasunean garrantzia handia du. Estresa kudeatzeko, harreman osasungarriak izateko, erabaki eraginkorrak hartzeko eta bizitza oparoa eta esanguratsua izateko dugun gaitasuna islatzen du.

Ongizate emozionalak esan nahi du orekan sentitzea, eguneroko plazerez gozatzea, zure inguruko pertsonekin harremanetan egotea...

Baina batzuetan, gertatzen zaizkigun gauzek gure ongizate emozionala kolokan jarri ditzakete  eta hori, normala da, beti ez gaude ongi. Hau arrazoi ugarirengatik gertatu daiteke: familia, lanan edo azterketetan estres momentu bat, lagun batekin liskarra izateagatik, …

Bizitzak aurkezten dizkigun egoera horiei modu osasuntsu batetan aurre egiten eta ongizate emozionala berreskuratzen lagunduko dizuten 10 gako ematen dizkizugu. Horietako batzuk baliabide digitaletara bideratuko dizuten QR kode bat dute.