EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Lan deialdia: langile familiarren kontratazioa aldi baterako euskara jakin gabe

Deialdia: Ultzamako Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Etxez Etxeko Arreta Zerbitzurako (EEAZ) langile familiarrak aldi baterako kontratatzeko hautagai-zerrenda edo pertsona-zerrenda osatzeko, merezimenduen balorazioaren bidez.

  • Lanpostua: Langile familiarra.
  • Maila: D maila.
  • Lanaldia: beteko den plazaren ezaugarrien arabera.

Zerrenda honek eragina izanen du Mankomunitateak onartutako zerrendetan bete gabeko plazarik ez dagoen bitartean, plaza horietan izangaiei eskatutako euskarazko hizkuntza-maila ahozko B2 bat izanik. 

Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko abuztuaren 28a, osteguna, 14:00ak arte.

Deialdian izena emateko, albiste honekin batera PDF formatuan doan eskabidea/formularioa bete behar da, eta PDFan adierazten den dokumentazio guztia aurkeztu. Izena emateko tramitea presentzialki egin daiteke Mankomunitatean bertan edo bide telematiko bidez, egoitza elektronikoaren bitartez.