EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

2024/25 Ikasturteko kirol jardueren inskripzio epea irailaren 13tik-23ra irekita

Irailaren 13tik 23ra izanen da 2024-25 ikasturteko kirol jardueretan izena emateko epea. Jardueren prezio eta ordutegiei buruzko informazioa triptikoan ikusgai. Izen emateak ondorengo orrialdearen bitartez: https://ugzm.eus/eu/activities 

Ikasturte honetako jarduera berriak:

1. POWER CYCLING: bizikleta estatikoa eta indar ariketak konbinatzen dituen jarduera da. Bizikletan erritmo, erresistentzia eta abiadura aldaketak dauden bitartean, indarra, autokarga eta kanpo erresistentzia ariketekin (gomak, mankuernak, barrak, diskoak,…) landuko da. Jarduera honen xedea, pertsonaren egoera fisiko orokorra hobetzea da egunerokotasuna era aktibo batean bizi ahal izateko.

2. TRX:  Esekiduran egiten den entrenamendua. Orokorrean indarra, malgutasuna eta oreka lantzen dituen ariketez konposatua, beti ere hain beharrezko eta famatua den CORE-a landuz. Norberaren pisua eta inklinazioa erabiltzen dira erresistentzia bezala.

3. HILABETEAN BEHIN MENDI IBILALDIAK: Hilabetero esperientziadun gida batekin hilabete bakoitzeko azken larunbatean mendi ibilaldiak egingo dira. Ultzamaldea osoan zehar egingo dira, hala ere Nafarroan edo Euskal Herri osoan zehar ere antolatu daitezke.