EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkia

117. aldizkaria - 2024ko ekainaren 4. Hemen irakurri dezakezu iragarkia. 

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, ondotik azaltzen diren lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–; deialdia onetsi zen Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren azaroaren 25eko 15/2022 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an).

Proposatutako izangaiak bete du deialdiaren 10.2 oinarrian aurreikusitakoa, aipatutako deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat. Horrenbestez, Mankomunitateko buruak, maiatzaren 23ko 13/2024 Ebazpenaren bidez, ebatzi du ondoren aipatzen den pertsona izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu duena. Orobat, agindu du izendapena argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko atarian deialdiak duen web-fitxan. Hori guztia, deialdiaren 11.3 oinarrian aurreikusitakoa betez. Izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du 2024ko uztailaren 1ean.

–1. lanpostua: gizarte-hezitzailea, C mailakoa, lan-kontratudunen araubidean eta %75eko lanaldia; plantilla organikoan 6 zenbakia duen lanpostua. Zer izangairi esleitzen zaion: Miren Huarte Jaca

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko maiatzaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2408499
 

Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkia.