EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

A25: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ondorengoa adierazten du: 


• Arbuioa emakumeen aurkako indarkeria-mota ororekiko, edozein arlo eta testuingurutan. 
• Konpromisoa instituzio publiko gisa zaurgarritasun-egoerak eta emakumeen aurkako indarkeria eragiten dituen desberdinkeria oro deuseztatzeko lanean jarraitzeko, hala Administrazio Publikoen nola gizarte zibilaren konpromisoa sustatuz. 
• Elkartasuna erasotuak izan diren emakumeekin eta egunero indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakume eta neskekin. 
Modu berean, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu mugimendu feministak gaur deitutako elkarretaratzeetan parte hartzera.