EUSKARA | CASTELLANO | mssb@ultzama.es | 948 30 53 53

ESKAINTZA OSAGARRIA ATARRABIA

ESKAINTZA OSAGARRIA ATARRABIA

100 plaza Gutxienez 0 pertsona hasteko
Adinak: 0-15
Prezioa: 0€1 | 0€2

2022ko Abuztuaren 30ean, Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Atarrabiako Udalarekin hitzarmen bat sinatu zuen, non Atarrabiako
Udalaren Igerilekuetan abonatuak ez diren Ultzamaldeako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Kirol Zerbitzua osatzen duten
bailaretako (Lantz, Odieta, Anue, Ultzama, Atetz) Herritarrei Udalaren Kirol Eskolak izenpean egiten diren kiroletako eskola-aktibitateak eskaintzeko, Atarrabiako herritarrei eskaintzen zaizkien baldintza berberetan. Horrekin batera onartu ziren ere aukera hori bideratzeko eta baliatzeko irizpideak. Irizpideotan, helburua dagoen eskaintza propioa osatzea denez, mankomunitateak eskaintzen ez dituen Kirol Eskoletako kirol mota, kategoria edo estiloak soilik sartuko dira.

Erabaki horiekin beraz, Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan dauden Odieta, Ultzama, Atetz eta Anuen bailaran 2022ko irailaren 1a baino lehen erroldatuta dauden herritarrek ondorengo Kirol Eskoletako kiroletakoren batean izena eman eta mankomunitateari jakinarazi beharko dio aipatutako onura ekonomikoa baliatu nahi badute, honek errolda eta onartutako baldintzak egiaztatu eta Atarrabiako Udalarekin beharrezko kudeaketak bideratzeko.

Atarrabiako eskaintzatara dagoeneko izen ematea egin duten edo eginen duten herritarrek, behin Atarrabiako Udalak jarritako bidetik ematea eginda, 2022ko irailaren 30a izanen dute azken eguna izen emateen berri emateko Mankomunitateari. Horretarako, aktibatu da formulario hau.

Mankomunitatetik finantzatuko diren kirolak (Udal Kirol Eskolak) :
Eskalada
Igeriketa
Eskubaloia (Kadeteak)
Futbola (Kadeteak)
Gimnasia artistikoa
Judoa
Atletismoa
Yoseikan budo
Txirrindularitza
Erremontea
Psikomotrizidadea

Hauen inguruko informazio gehiago eta izen ematea egiteko azalpen eta baldintzak

https://www.villava.es/wp-content/uploads/2022/08/2022-23-DeporVillava-Euskera.pdf

1Anue, Atetz, Odieta eta Ultzaman ERROLDATUTA
2Beste bailararen batean erroldatuta
Apuntatuko den pertsonaren datuak
Formulario eta datuen babesari buruz
Arduraduna Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Helburua Mankomunitateak antolatutako jardueren kudeaketa eta kobraketa. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritako helburuak eta betebeharrak betetzea.
Eskubideak Eskubidea duzu datuen atzipen, zuzenketa eta ezabaketara, informazio gehigarriaren atalean azaltzen diren beste eskubide batzuen artean.
Info + Datuen Babesari dagokion azalpen zehatzago eta xehetuagoa aurki dezakezu Pribatutasun Politika atalean edo dbd@gzultzamaldea.org helbidera idatziz.