EUSKARA | CASTELLANO | info@gzultzamaldea.org | 948 30 53 53

MENDI IBILALDIAK

2024/10/26 Larraintzar-Iraizotz-Arañotz mendia-Eltso-Gerendiain-Lizaso

15 plaza Gutxienez 6 pertsona hasteko
Adinak: 10+
Prezioa: 10€1 | 15€2

Ibilbidearen deskribapena: Larraintzarretik abiatuta, mendi-ibilien lehen irteera egingo dugu. Hemendik Arañotz (840 m) mendiaren gailurrera igoko gara, ibilbide zirkularra eginez eta Haraneko hainbat herri zeharkatuz.
Orgi basoaren zati bat eta Arañotz baseliza bisitatuko ditugu, baita Iraizoz, Eltso, Gerendiain eta Lizaso herriak ere.

Ibilbideak 4-5 ordu inguruko iraupena izango du, geldialdiak barne; beraz, uste dugu zailtasun ertaineko jarduera dela, publiko gehienarentzat egokia.

Eguna: urriak 26, larunbata
Elkargunea: Larraintzar ostatua
Ordua: 09:00
Ibilbidearen distantzia: 13,5km
Desnibela +: 390m
Zailtasuna: Ertaina
Norberaren kontura ekarri beharreko materiala: Oinetako egokiak mendi-ibiliak egiteko, berokia eta iragazgaitza eguraldiaren arabera, ura, pikatzeko zerbait.

1Anue, Atetz, Odieta, Lantz eta Ultzaman ERROLDATUTA
2Beste bailararen batean erroldatuta
Apuntatuko den pertsonaren datuak
Formulario eta datuen babesari buruz
Arduraduna Ultzamaldeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Helburua Mankomunitateak antolatutako jardueren kudeaketa eta kobraketa. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritako helburuak eta betebeharrak betetzea.
Eskubideak Eskubidea duzu datuen atzipen, zuzenketa eta ezabaketara, informazio gehigarriaren atalean azaltzen diren beste eskubide batzuen artean.
Info + Datuen Babesari dagokion azalpen zehatzago eta xehetuagoa aurki dezakezu Pribatutasun Politika atalean edo dbd@gzultzamaldea.org helbidera idatziz.